MUTIS ESPAZIOA Euskadin dantzarako prestakuntza eta sorkuntza gune bat izateko beharretik sortu da.
Matxalen Bilbaok eta Natalia García Murok zuzendutako espazio bat da, eta haren funtsezko oinarria, kalitatezko lanbide-heziketako programa bat eskaintzea da. Programa hori sorkuntzaren esparruko irakasle-talde batek osatuko du, bakoitzak bere pentsaera eta egiteko moduekin.
Mugimendua gorputz-kontzientziako egoera bat da, praxian zentzua hartzen duena. Dantzariak, urrats sekuentzia bat imitatu baino gehiago, bere ekintzak behatzeko eta esperimentatzeko gaitasuna eskuratzea nahi dugu, analisi baten bidez:
espazioa, denbora, energia
Pentsamendu kritikoa duten dantzariak prestatu nahi ditugu, etengabeko eraldaketan egoteko gaitasuna duen gorputz eskuragarriarekin.
MUTIS ESPAZIOA filosofiaren beste zutabe garrantzitsu bat sortzaileei baliabideak eskaintzea da, dantzarien artean sinergiak sortzea sormena eta lankidetza aktibatuz, eta gure sektorearen beharrei erantzungo dieten jarduerak sortzea.
Azkenik, eta ez garrantzi gutxiagokoa, MUTIS ESPAZIOA izango da Matxalen Bilbaoren konpainiaren egoitza.
Matxalen Bilbao y Natalia García Muro 2010ean ezagutu ziren.
Hasieratik konektatzen dute eta ikasle-maistra harreman estua sortzen da.
Geroago, 2015ean, hainbat sormen-proiektutan hasi ziren elkarrekin lanean.
2018an Serenity Suite; estreinatu zuten; transmisioaz, denboraren iragaiteaz eta bien arteko harremanaz hitz egiten duen pieza.
Harrezkero, lankidetza artistiko bizia dute. Belaunaldien arteko aldeak ezaugarri bereziak ematen dizkio harreman horri; Matxalen eta Natalia elkarren osagarri dira. Adinaren esperientzia eta gaztetazunaren indarra, bien arteko miresmenarekin batera, lotura sendo eta emankorra bultzatu dute, biek hain desio duten proiektu honetan eratortzen dena. Beren balioak islatu eta irrikak bideratu nahi dituzten bizi-proiektua. Dantzarako eta dantzarekiko maitasunez egindako espazioa. Beste gorputz, pentzamenduekin elkarpartekatzeko topagune bat.
50 urte baino gehiagotan zehar, MUTIS ESPAZIOAk arotzeria bat izan zuen, espazioa ia bere horretan uzten da, esku-hartze handirik gabe, erantzun erraz eta arin bat, non bere memoriaren aztarna nabarmena izango den.
Bere izaera industriala eta eraikuntzarako espazioarena zaindu nahi dugu, tailer-espiritu horri eusteko, gorputzetik eta mugimendutik eraikitzen jarraitzeko.