Acerca de
Olatz de Andrés
Dantzari eta koreografo ibilbide egin ondoren, Olatz de Andresek Lŏkke konpainia sortu zuen, garapen koreografikorako egitura bat ezartzeko helburuarekin. Izan litekeen bizi izan diren leku bat da Lŏkke, ipar zehazgabe batean kokatutako espazio imaginario bat.
Bilaketa bere proposamen artistikoetan, eguneko ez diren egoera koreografikoak sortzeko arreta du, lasaitasuna ta mugimendua lotu eta bana ta taldearen arteko tentsiogaz jokatuz.
Bere proiektu koreografikoetako batzuk: Hacer Tiempo (2021), Doppelgänger (2020), Rift (2019), Euterpe (2019), The Big Game (2019), Eu Sou Passageiro (2018), The Endgame (2016), The Game (2015), Bardo (2015), Esfera (2015), El Cielo Ahora (2014), Privolva Landing (2013) Madrilgo Koreografia Lehiaketaren 1. Saria, Privolva (2011), dA CAPO (2009), Yo soy una cosa que dura (2007). Euskadin, Espainian, Frantzian, Erresuma Batuan, Alemanian, Holandan eta Italian aurkeztu dira lan hauek.
Muelle3 (Bilbo) dantza eta sorkuntza gunea elkar-kudeatu du, Dantzabiz proiektuaren talde sustatzailean parte hartu du, baita Dantzan Bilaka programaren koordinazio artistikorako batzordean eta ADDEko eta Kulturaren Euskal Kontseiluko hainbat batzorde sektorialetan ere.