top of page
  • Blanco Icono de Instagram
  • Blanca Facebook Icono
  • Youtube

EKOIZPENAK

MUTIS ESPAZIOAren egitura osoa dantza garaikideko profesionalak babesteko eta elikatzeko sortu da,
horretarako honako baliabide hauek eskainiz.

birziklatzeko, jarduerari eusteko, teknika eta tresna berriak eskuratzeko
eta dantzari buruzko ikuspegi eta ideia desberdinetara hurbiltzeko

Mutis (baliabide teknikoak, giza baliabideak, egitura bera) eta ibilbide luzeko
eta pentsamendu propioko koreografo eta antzezle desberdinen arteko elkartasun bat.


Mutisen egunero dantzatzen direnekin bat egiten duen aukera da, baita espaziotik pasatzen diren
sortzaileekin bat egiten duena ere, haien begirada bereziarekin

eta mugimendua ulertzeko moduarekin.

Mutis eta gure inguruko koreografo ezberdinen arteko sinergia honek talde artistikoa eta teknikoa aberastu egiten du, zabalkundea eta lan aukerak ahalbidetzen ditu,

eta, horrez gain, indarra, zehaztasuna,
gaztetasuna eta esperientzia uztartzen ditu.

Euskal dantzaren eszena aberastea eta biziberritzea
interesatzen zaigu. Arriskuak, grinek, sakontasunak, xehetasunak eta neurrigabetasunak tokia izan dezaketen lan-aukerak eskaini nahi ditugu.

IMG_20220923_123352.jpg

Produkzio-lerroak bi belaunaldi batzen ditu: dantzari sortu berrien belaunaldia eta heldutasun kreatibo betean dagoen beste belaunaldi bat.

Modu honetan, MUTIS ESPAZIOAren giza kapitala eta osatzen duten
pertsonen egitura, baliabide eta sareak uztartu eta aprobetxatzen dira, artisten eta kudeatzaileen ahalmenei ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

Gure nahia da

aitortzea orainaldia eta etorkizunerako laguntza ematea;

laguntzea inspirazio europarreko eredu berriak sortzen, elkarren intereseko aliantzak egituratu ditzaten
sorkuntza eta prestakuntza guneen, merkatuaren, publikoaren eta pertsonen artean.

indartzea gaur egungo dantza, biharkoa eta horiek lotzen dituen ehuna.

EKOIZPENA - 2026 MUTIS + OLATZ DE ANDRÉS / ESTREINALDIA KULTUR LEIOA AUDITORIUM / APIRILAK 24 20:30EAN

CUERPOS QUE SE ENTREGAN A AQUELLO QUE VA A DESAPARECER.

Proiektu koreografiko hau denboraren pertzepzioari buruzko esplorazio bat da, dimentsio ukigarri, gorputzezko eta poetiko batetik. Efimeroa dena, ezinbestean desagertzen dena, dantza bera bezala, gorpuztearen bila ari da. Aretorako ordubeteko sorkuntza gisa antolatu da. Time as a Body in Choreography (The Place, Londres) tesinan garatutako ikerketa hartzen du oinarritzat. Bi ikerketa prozesu jarraitzen ditu, Hacer Tiempo eta Entre 26 y 62 Artean, eta Mutis-eko dantzariekin 2023 eta 2024 urteen artean egindako ikerketa- eta sorkuntza-moduluak, horren emaitza Time is a Muscle pieza durazionala izan zena. Lan hori Azkuna Zentroan estreinatu zen 2024ko urriaren 17an, Olatz de Andrés Artista Elkartuaren programaren baitan. Maila koreografikoan, errepikapena transformazio eta trantze bitarteko bezala aztertzen da, amaigabeko koreografia bat sortzeko konposizio tresna bezala: bidaia hipnotiko bat, begizta, errepikapen eta bariazioen bidez eraikia. Egiten den bitartean higatzen den dantza, non higadurak eta nekeak pisua, historia, dentsitatea eta presentzia ematen dizkieten gorputzei.

producción olatz
bottom of page