Lucas Condro Asymmetrical-Motion izeneko dantza garaikideko metodologia garatzen aritu da, eta metodo pedagogikoak ikertzen ere bai, ikasgela batek eskaini dezakeen espazioa eta irakaslearen rola zalantzan jarriz.
Ikasgela laborategitzat hartuta, non ikasle bakoitza irakasle ahaltsu bat baita, haren lana behaketaren eta hitzezko adierazpenaren bidezko ikaskuntzan oinarritzen da, talde osoak partekatuko eta ikertuko dituen tresnak kolektiboki sortzeko. Era horretan, hausnartzen du nola ekar dezakeen horrek aldaketa drastiko bat ikaste-prozesuan.
Bere tailerretan gorputz-asimetriak aztertuko ditugu, eta nola, gainera, mugimenduari eta dantzari dagokienez, mugikortasun eta arintasun hobea sor dezaketen horiek. Bizkarrezurraren mugimendua eta bertan parte hartzen duten mikromugimendu guztiak ulertuko ditugu, baita pisuaren eta egituraren arteko erlazioa ere, espazioan hobeto mugitzeko. Atal bakoitzak modu independentean mugitzeko duen gaitasuna
aztertuko dugu, eta horrek nola eragiten dion gorputzaren gainerakoari. "Berezitasun" ideiaren inguruan ere lan egingo dugu, hau da, pertsona bakoitzaren potentziala eta adierazpen modu bakarra aurkitzeko prozesuaren inguruan.
Mugimendu-metodologia honek hainbat ikuspegitatik ikertzen du gorputzak espazioan mugitzeko duen arintasuna. Arintasuna gorputzaren mekanika erabiltzeko modurik eraginkorrena dela ulertzen da, potentzia maximoa lortzeko energia erabiltzearekin batera. Gorputzaren asimetria naturalak ikertuko ditugu, gehienak bizkarrezurrean -garezur, gerri eskapular eta pelbisaren arteko erlazioan emanak-. Gorputz-adarren erabilera bizkarrezurraren mugimendu asimetrikoaren hedapen bezala, eta, aldi berean, bere askatasuna esperimentatzeko oinarri. Ikertuko dira euskarrien erlazioa, pisuaren banaketa eta egituraren mugimendua, indar eta pisuen erlazioan gertatzen den inertzia aurkitu ahal izateko. Espazioa gorputza mugituko den espazio infinituki ireki, zabal eta tridimentsional gisa hautemateko aukera suertatzea.
Metodologia honen oinarriak gertatzen dena behatzeko aukerarekin du zerikusia, zer gertatzen da material desberdinekin harremanetan jartzen naizenean (behatu nire gorputzean eta besteen gorputzean) eta, hortik abiatuta, ondorioak atera, norberaren esperientziatik barneratu eta ikasteko, bai bakarka, bai taldean. Dantzaren esperientzia aurkikuntzaren unean sortzen den gozamen gisa ulertzea.