top of page
  • Blanco Icono de Instagram
  • Blanca Facebook Icono
  • Youtube

Acerca de

Asymetrical-motion Clases Lucas Condró  ©Mila Ercoli_19.jpg

Lucas Condro

1999an David Zambrano maisu eta koreografoak SNDOko (School For New Dance Development) mintegi batean parte hartzera gonbidatu zuen. Gero, hiru urtez bertan ikasi zuen, eta Dance Maker titulua eskuratu.


Gero, Montpellierreko Koreografia Zentroan hobekuntza ikasketak egin zituen, Mark Tompkins, Lisa Nelson eta Mathilde Monnier bezalako maisuekin. Argentinara itzultzean, Diana Szeinblum, Lucia Russo eta Natalia Tencer koreografoekin hasi zen lanean.


2012. urtetik gaur egun arte, ASYMMETRICAL-MOTION proiektua egiten ari da: dantza garaikidearen praktika pedagogikoan izandako eskarmentua garatzeko eta sistematizatzeko helburua duen ikerketa-lana.


2015eko otsailean Pablo Messiezekin batera honako liburua argitaratu zuen: Asymmetrical Motion/Notas sobre pedagogia y movimiento (Continta Me Tienes argitaletxea).


2016ko otsailean Lo singular lana argitaratu zuen (Continta Me Tienes argitaletxea).


2018tik Madrilen bizi da eta bertan hainbat proiektu artistiko eta pedagogia ikerketa aurrera eraman ditu.


2019an, Poliana Limarekin MoverMadrid sortu zuen, Cuarta Pared aretoarekin garatutako dantza garaikideen jaialdia. Poliana Limarekin ere aritu da pieza hauetan: Hueco; Las cosas mueven pero no dicen nada; eta Oro Negro.


2019an Pablo Messiezen Las canciones muntaiarako koreografia ere sortu zuen (Teatro Pavón Kamikaze).


2021ean, Pablo Messiezek zuzendutako Cuerpo de Baile lanean interprete gisa parte hartu zuen Bartzelonako Udazkeneko Jaialdian eta Dansa Metropolitanako Jaialdian.


2023ko ekainean bere hirugarren liburua argitaratu zuen: Asymmetrical Motion/Clases (Continta Me Tienes argitaletxea). Feldenkrais metodoaren progesore ziurtatua da 2025etik.


ESPACIO-TIEMPO dantza garaikidearen eta arte bizien zentroaren zuzendarikidea da, Poliana Limarekin batera, Madrilen.

bottom of page