top of page

NI UNO, NI DOS
SI NO TRES

Irakaslea

"Dantzaren birtuosismoaz eta balio estetikoaz haratago, edukiaren eta benetakotasunaren bilaketan sakontzea interesatzen zait; keinu txikienen handitasuna eta mugimendu delikatuenen indarra azpimarratuz.

 

Batez ere, dantza garaikideaz disziplina gertuagoko eta gizatiarrago bat egiteak erakartzen nau, hau da, eszenatokian pertsonak ikustearen ideiak. Horregatik, nire irmotasuna, dantzariak dantzatu behar ez duenean zer gertatzen den eta koreografiaren atzekaldean zein izkutatzen den ikertzen, eszena geldoenak eta isilenak zaintzen."

Inguruarekin eta elkarrekin komunikatzen ari gara uneoro, joan-etorrien infinitu errepikapenetan eta itxaronaldietan. Bidean aurkitzen dira galderak, aukerak, gorpuzkerak eta gertaerak. Bidean ematen dira etengabeko eraldatzeak, egokitzeak eta eraikitzeak. Eta erabaki guztiak... Aukerak ez baitira ez bat eta ez bi, baizik eta... HIRU(3).


Seriazio bat balitz bezala, konpainiaren azken lanak ideia nagusi beraren inguruan daude sustraiturik: komunikatzeko beharra. Laborategi proposamen honek, begiradaren eta entzumenaren premian sakondu nahi du, komunikazio hau eraikitzeko ahaleginean. Espazioa,
denbora eta gorputzak lanerako zutabe nagusitzat hartuta, eta hauen artean gerta daitezkeen hartu-emanak ikertze aldera, akziorako, jolaserako eta/edo inprobisaketarako pauta ezberdinak proposatuko dira. Bidean landuko dira orain-hemen-atentzioa, zaintzarako-distantzia-minimoa eta bodegoiak-paisaiak bezalako ideiak. Eta sormena elikatuko dute, mugimenduaz gain, sonoritateek, testuek eta irudiek.

bottom of page